euskara | castellano

Sartu


GOZATU EUSKARAZ

Banda berrienak

  • Deifus

    DeiFus, 26 urteko mc arrasatearra. Duela...

    2121 puntu | 34. postua

  • mitosia

    1999.urtean lekeiton sortutako taldea ga...

    2257 puntu | 29. postua

  • Asmo Txarrak

    Urte batzuk daramazkigu rock musika egin...

    10 puntu | 54. postua

Rock Star-ean | Denak Ikusi

Gonbidatu birtualak ;)

  • Promozioa

    Badirudi Borja eta Joseba ere parte hartzeko prest daudela


    Animatuko ote dira?


PARTE HARTU!

Oinarriak

 

"BANDEN LEHIA 2009"

DEIALDIKO OINARRIAK

Lehena.- Xedea

"Banden Lehia 2009" lehiaketaren helburua da Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea. Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenengoa Internet bidez egingo da, eta bigarrena, zuzeneko ekitaldi batean.

Bigarrena.- Lehenengo fasea

Lehiaketaren lehenengo faserako, web atari bat zabalduko da sarean (www.bandenlehia.com). Lehiaketan izena ematen duten musika-taldeek atari horretara igo beharko dituzte euren abestiak eta bideoak, eta atari horretan bertan zehaztu beharko dituzte, euskaraz, taldeari buruzko xehetasunak eta sare sozialen inguruko informazioa.

Web atariaren bisitariek abestiak entzun eta botoak eman ahalko dituzte. Puntuaziorako, taldeek sare sozialetan duten ospea hartuko da kontuan.

Aurkeztu diren talde guztien artean, lau talde sailkatuko dira bigarren faserako.

Lehenengo fasea azaroaren 25ean amaituko da.

Hirugarrena.- Bigarren fasea

Lehiaketaren bigarren fasea zuzeneko ekitaldi bat izango da. Ekitaldi hori abenduaren 4an egingo da, Bilboko Rock Star aretoan.

Taldeak lau txandatan antolatuko dira. Lehenengo faseko irabazleak joko du lehenen. Hortik aurrerako txandetan, lehenengo faseko sailkapenaren hurrenkera berari jarraituko zaio.

Botoak emateko, entzuleek dei galduak egingo dituzte musika talde bakoitzari dagokion telefono zenbakira. Entzule bakoitzak nahi beste boto eman dezake.

Laugarrena.- Parte hartzeko betebeharrak

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

-     Talde amateurrak izan behar dute. Horren arabera, talde batek disko bat baino gehiago grabatu badu, talde hori ez da amateurtzat hartuko.

-     Lehiaketara aurkeztutako abestien artean, gutxienez bik egon beharko dute euskaraz. Bigarren fasera sailkatzen diren taldeek, bi abesti gutxienez jo beharko dituzte euskaraz zuzeneko emanaldian.

 

Baldintza horiek biak betetzen ez dituzten taldeak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Bosgarrena.- Izen ematea eta epeak

Lehiaketan parte hartzeko, web orrian bertan eman beharko da izena  (www.bandenlehia.com). Lehenengo faseak irauten duen bitartean, edozein egunetan eman daiteke izena.

Seigarrena.- Abestien jabetza

Musika taldeek jabetzan dituzten abestiak baino ezingo dituzte aurkeztu lehiaketara. Abesti bat ez bada musika taldeko kideren batena, taldeak egilearen baimena izan beharko du abesti hori zabaldu eta erabiltzeko.

Baldintza hau betetzen ez duten taldeak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Zazpigarrena.- Lehenengo faseko puntuazioa

Lehiaketaren lehenengo fasean, taldeen puntuazioa honako formula honen arabera kalkulatuko da:

 

-          B: Web atarian jasotako botoak.

-          Y: YouTubeko ospea (bideo guztien bisita kopuruaren batura)

-          F: Facebook (taldearen lagunak)

-          T: Twitterreko ospea (jarraitzaileak)

-          M: MySpace-eko ospea (lagunak)

 

Puntuazioa = B + Y / 5 + F×5 + T×5 + M×5

Zortzigarrena.- Lehenengo faseko irabazleak eta sariak

Lehenengo faseko irabazleen izenak web atarian argitaratuko dira, azaroaren 26an.

Sailkatutako lau taldeetako partaideek iPod bana jasoko dute.

Bederatzigarrena.- Bigarren faseko puntuazioa

Talde bakoitzari telefono zenbaki bat esleituko zaio. Entzuleek dei galduak eginez emango dizkiote botoak gustukoen duten taldeari. Nahi adina dei egin ahalko dituzte.

 

Dei galdu bat = Boto bat

Boto gehien lortzen duen taldeak irabaziko du.

Hamargarrena.- Bigarren faseko irabazlea eta saria

Boto gehien jasotzen duen taldea izango da irabazlea. Talde irabazlearen izena ekitaldiaren amaieran emango da jakitera.

Talde irabazleak 2.000 €ko opari-txeke bat jasoko du, musika-materialetan gastatu ahal izateko.

Hamaikagarrena.- Musika jotzeko ekipoa

Musika taldeen txanda-aldaketak azkarrago egiteko, taldeek musika elementu batzuk partekatu beharko dituzte: anplifikadoreak eta monitoreak (bi gitarra eta baxu baterako), bateria eta mikrofonoak. Talderen batek elementu gehiago behar baditu, berak arduratu beharko du material hori instalatzeaz.

Hamabigarrena.- Banaketa eskubidea

Nahi izanez gero, antolatzaileek eskubidea izango dute lehiaketara aurkezten diren abestiekin irabaz asmorik gabeko bilduma bat grabatu eta banatzeko. Hori dela eta, musika-taldeek, eskubide hori aitortu, eta diru-ordainik ez eskatzeko konpromisoa adierazten dute.

Hamahirugarrena.- Oinarrien interpretazioa

Antolatzaileek eskubidea izango dute lehiaketa honen oinarriak interpretatzeko, baldin eta horrek lehiaketaren xedea betetzen laguntzen badu.

Sariekin nolabaiteko arazorik sortzen bada, ezaugarri bereko beste sari batzuk emango dira haien ordez.

Hamalaugarrena.- Oinarrien onarpena

Lehiaketa honetan izena emateak esan nahi du erabat onartzen direla oinarri hauek.

 

 

 

 


Creative Commons Baimena. Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera Creative Commons Baimena. | Akismet babesa